Lenin

 

V. I. Lenin

Langile Kontrolari buruzko dekretu proiektua*

 

 


Idatzia: 1917ko urriaren 26 edo 27an (azaroaren 8 edo 9an).
Digitalizazioa: Gorka, 2006.
Gure editio: Marxists Internet Archive, 2007.


 

 

1. Ezarria geratzen da ekoizpenaren, mantenuaren, ekoizkin guztien salerosketaren eta bost langile eta enplegatu (biak kontuak hartuz), gutxienez dituzten edo beren igorpena 10 000 rublotik gorakoa duten enpresa industrial, komertzial, bankuko, nekazaritzako eta abarren gaineko lehengaien langile kontrola.

2. Kontrola enpresako langile eta enplegatu guztiek gauzatuko dute zuzenean, enpresaren dimentsioen ahalezko eginez gero edo beren ordezkarien, zeintzuen aukeraketa berehala egingo den asanblada orokorretan, aukeraketaren aktak eratu eta aukeratu ororen izena gobernuari langile eta nekazarien ordezkarien tokiko sobietari eman beharrez, bitartez.

3. Erabat debekatua dago garrantzia nazionaleko enpresa edo industria baten gelditzea (ikus ยง 7) eta baita beren funtzionamenduaren aldaketa langile eta enplegatuek aukeratutako ordezkarien baimenik gabe.

4. Kontabilitate liburu eta dokumentu orok, salbuespenik gabe, eta materialen biltegi eta gordeleku orok, inolako salbuespen barik, langile eta enplegatuek aukeratutako ordezkariei irekiak izan behar dute.

5. Langile eta enplegatuek aukeratutako ordezkarien ebazpenak derrigorrezkoak dira enpresen jabeentzako eta ezin dira atzera botaak izan sindikatuek eta euren kongresuek egin ezean.

6. Garrantzia nazionaleko enpresa guztietan, jabe eta langile eta enplegatuek aukeraturiko ordezkari guztiak ordenaren, disziplinaren eta ondasunen babeste eta mantenu zorrotzaren erantzule dira Estatuaren aurrean. Arduragabetasun, stock, balantze eta abarren izkutatzearen eta besteren errudunak beren ondasun guztien konfiskazio eta bost urtera arteko gartzela zigorrarekin izango dira zigortuak.

7. Garrantzia nazionaleko enpresatzat jotzen dira defentsan lan egiten dutenak eta era batera edo bestera populazioko masen biziraupenerako beharrezko ekoizkinen ekoizpenarekin erlazionaturik daudenak.

8. Langile ordezkarien tokiko Sobietek, lantegi batzordeen eta enplegatu batzordeen batzarrek emango dituzte, beren ordezkarien asanblada orokorretan, langile kontrolaren arau zehatzagoak

 

________________

* Langile Kontrolari buruzko dekretu proiektuak Lanaren Herriaren Komisaritzak eratutako eta zuzenketa eta atxikikiekin, 1917ko azaroaren 16ean (abenduaren 3a) Pravdaren 178. zenbakian argitaratutako dekreturako oinarri bezala balio izan zuen. Dekretu proiektua urte bereko azaroaren 14ean (azaroaren 27a) izan zen eztabaidatua eta garrantzibako zuzenketekin onartua Batzorde Betearazle Zentral Panerrusiarrea. Azaroaren 15ean (azaroaren 28a) Herriaren Komisarioen Kontseiluaren bilera batean eztabaidatu zen, azaroaren 16an argitaratua izanik Langile Botereari buruzko Dekretua izenpean, Errusia osoko Izvestiaren 227. zenbakian.