Trotsky

 

Leon Trotsky

Nazioen Autodeterminaziorako Eskubidea


Idatzia: 1917ko maiatza.
Digitalizazioa: Gorka, 2006.
Gure editio: Marxists Internet Archive, set., 2006.


 

Esatu nazional berrien eraketari buruzko auzietan, sozialdemokraziak ezin duela autodeterminazio nazionalaren printzipirik gabe inolako aurrerapausurik egin konprobatu dugu, zein funtsean talde nazional batek bere Estatuaren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidebidearen onarpena besterik ez den, eta beraz, beste Estatu batetik banatzekoa (adibidez Errusia edo Austriatik bezala). Nazio baten “nahia” ezagutzeko bide demokratiko bakarra erreferenduma da. Aterabide demokratiko honek, hala ere, definitzen den moduan, formal hutsa izaten jarraituko du. Egiatan, ez digu ezer ere argitzen ekonomia kapitalista modernoan autodeterminazio nazionalerako baliabide eta moduek dituzten benetako aukerei dagokienez. Baina hala ere, horretan datza arazoaren funtsa.

Nazio askorentzat, ez bada zapaldutako nazioen gehiengoarentzat, talde eta sektore nazional, autodeterminazioaren zentzua diren mugen ezabapena eta egungo Estatuen zatiketa da. Zehazki, printzipio demokratiko honek kolonien burujabetasunera darama. Hala ere, inperialismoaren politika guztiak, printzipio nazionalaren gaindi, Estatuaren mugen hedatzea du helburu, beren mugetan Estatu ahulen indar bidezko sartzea eta kolonia berrien konkista. Bere izaerarengatik, inperialismoa hedatzaile eta oldarkorra da eta ez bideraketa diplomatikoak.

Hortik ondorioztatzen da autodeterminazio nazionalaren printzipioaren, zeinek, askotan, deszentralizazio ekonomiko eta estatalera daraman (zatiketa, banaketa) eta Estatu aparatua eta indar militarra eskura dituen inperialismoaren zentralizazio joera boteretsuaren arteko etengabeko gatazka. Egia da mugimendu nazional separatista batek auzoko estatu baten asmo inperialistetan topatzen duela sostengua maiz. Hala ere, sostengu hau ezin daiteke erabakigarria izan indar militarraren erabilerarengatik ez bada. Eta gauzak bi herrialde inperialistaren arteko gatazka armatura iristen direnean, Estatuaren muga berriak ez dira printzipio nazionalaren oinarri pean erabakiko, indar militarren erlazioaren gainean baizik. Eta gairaitu duen Estatu bat konkistatutako lurralde berriei uko egitera bultzatzea aurretik konkistatutako probintziei autodeterminazio eskubidea onartzera behartzea bezain zaila da. Azkenik, armen indarrez Europa Estatu nazional finko eta txikietan mirariz zatitua izango balitz ere, auzi nazionala ez litzateke konpondua izango inolaz ere eta birbanaketa “zuzen” horren hurrengo egunera, hedapen kapitalista berriro hasiko litzateke. Gerra eta konkista berriak sortuko lituzketen gatazka berriak hasiko lirateke, printzipio nazionala baioneta nahikorekin defenda ezin daiteken leku orotan bortxatuz. Partida bera gogoberrituta hasteko helburuarekin, joku baten erdian banka “zuzen” banatzera behartuak diren olgeta bateko jokalari nekagaitzen itxura hartuko luke.

Inperialismoaren joera zentralisten indarretik, ezin dugu inolaz ere horiei era pasiboan men egin behar diegunik ondorioztatu. Komunitate nazional bat kulturaren bihotza da, hizkuntza nazionala bere adierazpen bizia den bezala, eta horrek bere izaera mantenduko du historiako aldi zehazgabeki luzeetan zehar. Sozialdemokraziak komunitate nazionalaren garapenerako (edo disoluziorako) askatasuna gordetzea nahi du eta horretarako behartua dago, kultura material edo izpiritualaren onderako. Eta horregatik hartu du burgesia iraultzailearen autodeterminazio nazionalaren printzipio demokratikoa behar politiko bat bezala.

Autodeterminazio nazionalaren eskubidea ezin da langilegoaren bake programatik ezabatu: baina garrantzi absolutu bat ematea ere ezin daiteke nahi. Aitzitik, guretzako garapen historikoaren joera bateratzaile sakonki mailakakoengatik dago mugatua. Eskubide honek – presio iraultzailearen bidez – herri ahul eta atzeratuak esklabu bihurtzen eta kultura nazionalaren nukleoa apurtzen dituen zentralizaio jokabide inperialistari aurre egin behar diola egia izan arren, egia da baita ere langilegoak ezin duela onetsi “printzipio nazionala” gure kontinentean eta, aurrerago, planeta guztian antolaketa planifikatutakorako ekonomia modernoaren bizitzaren joera sakonki etengabeko eta geldiezinezkoaren oztopo izatea. Inperialismoa estutasun nazionalaren lelokeriarekin guztiz bukatzeko, lehenaldian probintzia eta udal mugekin gertatu bezala, ekonomia modernoaren joerari lapurreta kapitalistak ematen dion adierazpena da. Zentralizazio ekonomikoaren era inperialisten aurka borrokatuz, sozialismoak ez du joera horren aurkako jarrerarik hartzen, bestetik, hori berau egiten du bere printzipio gidari.

Garapen historikoaren eta sozialdemokraziaren egitekoen ikuspuntutik, oinarrizkoa da ekonomia modernoaren joera eta beharrezkoa da benetako askapenezko helburu historikoa bermatzea: mundu-ekonomia bareratua eraikitzea, muga nazional eta beren estatu eta merkataritza harresiengandik independientea, lurralde berezitasun, baliabide natural, klima eta lanaren banaketaren baldintzen menpean bakarrik. Polonia, Alsazia, Dalmazia, Belgika, Serbia eta oraindik anexionatugabeko beste hainbat europar nazio txiki, berreskuratu edo lehen aldiz dagiten eraketa nazionalean aldarrikatuko dira eta ,batez ere, betiereko estatusa lortuko dute eta beren izate kulturala aske garatu, betiere talde nazional bezala unitate ekonomiko izateari uzten badiote, estatu mugengatik trabatuta izateari uzten badiote elkarrengandik ekonomikoki banatuta edo aurkakotasunean ez baldin badaude. Beste era batera esanda, poloniar, errumaniar, serbiar eta abarrek beren unitate nazionalak aske eratu ahal izateko, beharrezkoa da egun banatzen dituzten estatu mugak suntsituak izatea, Estatuaren egitura batasun ekonomiko batetan hedatzea, baina ez antolaketa nazional bezala, zeinek Europa kapitalista guztia hartuko duen, orain arte zerga eta mugengatik banatua eta gerrarengatik zauritua. Europaren estatu batasuna Europako nazio txiki eta handien autodeterminaziorako aurreko baldintza da. Kontraesan ekonomiko nazionaletatik askatautako eta benetako autodeterminazioan oinarritutako izate kultural nazionala demokratikoki batutako Europa baten pean, estatu edota merkataritza mugetatik aske, bakarrik da posible.

Herri ahulen autodeterminazio nazionalak europear erregimen kolektiboarekiko duen menpekotasunak, proletargoak Poloniaren independentzia edo serbiar guztien batasuna bezalako auziak aurkeztea baztertzen du, europar iraultzatik at. Baina, bestetik, horrek langilegoaren bake programaren elementu bezala autodeterminaziorako eskubideak ez duela izaera “utopikoa”, iraultzailea baizik, esan nahi du. Zentzu hau bi norabidetan zuzentzen da: David eta Lindberg alemandarren aurka, nortzuk beren “errealismo” inperialistaren gorenetik, independentzia nazionalaren oinarria erromantizismo kontrairaultzaile bezala baliogutxitzen duten; eta sozialismoan bakarrik posible dela baieztatzen duten, horrekin gerrak azaleratzen dituen auziei oinarrizko erantzun bat ematea baztertuz, gure eremu iraultzaileko sinplifikatzaileen aurka.

Egungo gure baldintza sozialen eta sozialismoaren artean oraindik iraultza sozialeko epe luze bat dago: hau da, boterearengatik langile borroka irekiaren epea, botere horren konkista eta erabilpena ekoizpen harremanen demokratizazio osorako eta gizarte kapitalistaren gizarte sozialista batean moldaketa sistematikoa. Ez da bakegintza eta lasaitasun aroa izango, haatik, klase borroka gartsuaren, herri altxamenduen, gerren, langile erregimenaren hedapenaren eta erreforma sozialisten garaia izango da. Aldi honek langilegoari erantzun praktikoa eskatuko dio, hots, nazionalitateen betiereko izatearen eta Estatua eta ekonomiaren arteko alde biko erlazioen auziari jarraian aplikatzekoa.

Europaren batasun ekonomiko eta politikoa autodeterminazio aukera ororako aurretiko beharrezko baldintza dela azaltzen saiatu gara lehenago. Serbiar, bulgariar, greziar eta abarren “independentzia nazionalaren” lema “balkandar errepubliken Federazoa” gehitu gabe abstrakzio huts bezala geratzen den bezala – rol hori jokatzen baitu Balkanetako sozialdemokraziaren politikan – europar mailan herrien burujabetasunerako “eskubidearen” printzipioa ezin izango da burutu “Europar Errepubliken Federazioan” ez bada. Eta balkandar penintsulan federazio demokratikoaren lema funtsean langilegoaren eslogan bihurtu den moduan, arrazoi gehiagorekin da europa mailan, non kontraesan kapitalistak askosaz ere sakonagoak diren.

Politikari burgesentzat Europa herrialde ezberdinen arteko muga hesiak deuseztatzea gaindiezinezko zailtasuna da; baina ezabapen hori barik bitarteko epaitegi eta nazioarteko lege arauek ez lukete, adibidez, Belgikaren neutraltasunak baino gehiago iraungo. Europar merkatuaren batasunerako joerak, zein, europear herrialde atzeratuekin egiteko borroka bezala, kapitalismoaren garapenak bultzatuta dagoen, lurjabe eta kapitalistei, muga ordainsariak dituztenak aparatu militarraz gain, esplotaziorako eta aberasteko derrigorrezko bitartekaria, egiten die aurre.

Hungariar burgesia industrial eta finantziarioak Austriarekiko batasun ekonomikoari aurka egiten dio, bigarrenak lehenak baino garapen kapitalista gorenagoa lortu baitu. Era berean, Autrohungariar burgesiak Alemaniarekiko, hagitz boteretsuagoa muga batasuna baztertzen du.

Bestalde, alemandar jabe nekazariek ezlukete inoiz ere beren kabuz onartuko uztaren gaineko zergen ezabapena. Are gehiago, erdialdeko inperioetako klase jabeen nahiak nekez bidera daitezke kapitalista eta lurjabe frantses, ingeles eta errusiarrenekin bat egiteko. Egungo gerrak argi azalerazten du. Azkenaldian, estatu aliatu beraien interes kapitalisten harmonia falta eta izaera bateraezinezkoak sakonagoak dira erdialdeko Europako Estatuetakoak baino. Baldintza horietan, Europaren batasun bukatugabe eta goitik behera eginekoa, gobernu kapitalisten arteko akordioen bidezkoa, sinpleki, utopia da. Gauzak ez dira aldebakarreko konpromezu eta neurri bukagabeetatik haratago joango. Beraz, Europaren batasun ekonomikoa, zeinek ekoizle eta kontsumitzaileentzako abantaila izugarriak dakartzan eta, horo har, garapen kulturalerako, europar langileriaren egiteko iraultzailea da protekzionismo inperialistaren eta bere tresnaren, militarismoa, aurkako borrokan.

Monarkia, betiereko gudaroste eta diplomazia sekreturik gabeko Europako Estatu Batuek langilegoaren bake programaren alderdirik garrantzitsuena osatzen dute.

Alemaniar inperialismoaren ideologo eta politikariek askotan hartu zituzten beren programan, batez ere gerraren hasieran, europar Estatu Batuak edo, gutxienez, erdialdeko europakoak (Frantzia, Ingalaterra eta Errusia gabe). Europaren indarrezko batasunerako programa frantses inperialismoarentzat Alemaniaren beharrezko zatiketarako joera bezala da inperialismo alemaniarrarentzat ezaugarri.

Gudaroste alemaniarrek Alemanian bertan ematen ari den gerran garaipena lortuz gero, ez da dudarik alemaniar inperialismoak Estatu europarrei derrigorrezko muga batasuna inposatuko lukeela, zeinek lehentasunezko klasusulak, konpromezuak eta abar izango lituzke, europar merkatuaren batasunaren izaera aurrerakoia zentzurik hutsalenera gutxituz. Ez da gaineratu beharrik, baldintza horietan, ezin izango litzatekela Europako Estatu Batuen karikaturan indarrez batutako nazioen autonomia mahaigaineratu. Imagina dezagun une batez alemaniar militarismoak europar sasi-batuketa hori indarrez egitea lortzen duela, militarismo prusiarrak Alemaniaren batasuna inposatzea lortu zuen moduan. Zeinek izan beharko luke orduan europar langileriaren lema nagusia? Behartutako europar batasunaren disoluzioa eta herri guztien Estatu nazional bakarkakoen menpera itzulera? Edo muga zerga, moneta sistema “nazional”, legedi nazional eta beste guztiaren berrezarpena? Horrelako ezer ez. Europar mugimendu iraultzailearen programa koalizioaren era derrigorrezko eta demokratikoaren suntsipena izango litzateke orduan, baina arantzelen ezabaketa osoarekin, legediaren eta, batez ere, lan legediaren batasunarekin etb... bere oinarriak mantendu eta gehituz. Beste hitz batzuekin, “monarkia eta betiereko gudarosterik gabeko” Europako Estatu Batuen lema izango litzateke kasu hortan europar iraultzaren lema bateratzaile nagusi.

Azter dezagun orain bigarren aukera, egungo auziaren irteera “zalantzazkoa”. Gerraren hasieran, Liszt irakasle ezagunak, “Europako Estatu Batuen” aldeko gogotsua, alemaniarrek ez irabazita ere europar batasunak ez zuela atzera egingo demostratu zuen eta, Liszten arabera, alemaniar garaipenaren aukeran baino askoz ere osoago. Beren gehikuntzan den hedapen beharra dela eta, europar Estatuek, etsai euren artean elkarren artean borroka egiteko gai izan ez arren, beren Ekialde Hurbilean, Afrikan, Asian “egitekoan” elkarren oztopo izango lirateke eta leku orotan izango ziren Amerikako Estatu Batuek eta Japoniak garaituak. Gerra irabazle “argirik” gabe bukatuz gero, Lisztek europar potentzien batasun ekonomiko eta militar baten behar osoak herri ahul eta atzeratuen eta batez ere, bertako euren langile masen nahien gainetik egon behar duela. Adierazi ditugu lehenago programa horren burutzea ezinezko egiten duten oztopo handiak.

Baina oztopo horiek gaindituak izango balira, hein batean bederen, Estatu europarren trust inperialista baten ezarpena etorriko litzateke bereala. Egoera horretan, langilegoak ez luke Estatu “nazional” autonomo baten itzulerarengatik borrokatu beharko, trust inperialista europar federazio demokratiko bihurtzeko baizik.

Hala ere, gatazkak aurrera egiten duen heinean gerrak azaleratzen dituen arazoak konpontzeko militarismoaren ezin osoa eta are gutxiago goitiko europar batasunaren proiektu horientzat. “Europako Estatu Batu” inperialisten auziak Austria eta Alemaniaren arteko batasun ekonomikoari eta lau aldeko aliantza bati eman dio bide, bere arantzel eta gerra zergekin, batzuk besteei zuzendutako militarismoarengatik.

Esan berri dugunaren ondoren, azalekoa izango litzateke asmo hauen burutzerako ezarritako arantzel eta muga militar eta diplomatikoen aurkakoa izateagatik Estatuen bi trustetan langilegoaren politikak izango duen garrantzi handiaz, europar batasun ekonomikorako.

Eta orain, errusiar iraultzaren hasiera hain prometagarrien ondoren, Europa guztitik mugimendu iraultzaile boteretsu bat hedatuko dela pentsatzeko arrazoi ondak ditugu. Argi dago mugimenduak ezin izango lukeela arrakasta lortu, garatu eta garaitu, europar mugimendu general bat bezala izan ezean. Bere muga nazionalen artean bakartuta porrotera kondenatua egongo litzateke. Gure sozial-abertzaleek errusiar iraultzarentzat militarismo alemaniarrak daukan arriskua erakusten digute. Duda barik arrisku bat da, baina ez bakarra. Militarismo ingeles, frantses, italiarrak Hohenzollemen gerra makina bezain besteko arrisku izugarriak dira. Alemanian mugimendu iraultzailea garatuz gero, langilego alemaniarrak Mendebaldeko herrialde “etsaietan” ohiartzun iraultzaile bat bilatu eta topatuko luke eta, horietako herrialde batean proletargoak burgesiari eskutik boterea kenduko balio, mantentzeko gutxienez, beste herrialdeetako mugimendu iraultzailearen menpe jartzera behartua izango litzateke. Beste era batera esanda, langilegoaren diktadura erregimen egongor baten ezarpena europa mailan bakarrik izango litzateke sorgarri, europar Federazio demokratiko baten erapean. Europako Estatuen batasunak, ezin dena indar militarrez ez eta akordio industrial eta diplomatikoen bidez eraiki, garaipena lortutako langileria iraultzailearen egiteko premiazkoen eta garrantzitsuena osatuko luke.

Europako Estatu Batuak sartu garen epe iraultzailearen lema dira. Aurrerantzean ekintza militarrek hartzen duten bidea hartzen dutela, izan hau edo bestea diplomaziak egungo gerratik ondorioztatzen duena eta epe laburrera mugimendu iraultzailearen erritmoa dena delakoa izanda, Europako Estatu Batuen lemak boterearengatiko borrokaren formula bezala garrantzia izango du beti. Programa horren bidez Estatu nazionala atzeratua geratu dela, ekoizpen indarren garapenerako marko bezala, adierazten da eta beraz, langilegoaren diktaduraren estatu era bezala. Guk iraungitako aberri nazional bat defenditzen duen kontserbadurismoari aurrerabideko alternatiba bat kontrajartzen diogu, aberri berri osoago baten sorkuntza, iraultzarena, europar demokraziarena, mundu osoan iraultza zabaltzeko hasiera izan daitekeen bakarra. Noski, Europako Estatu Batuak industriaren “mundu birrantolaketaren” bi oinarrietako bat bakarrik izango dira. Bestea Amerikako Estatu Batuak izango dira.

Iraultza sozialaren ikusmira muga nazionaletan ikustea sozial-abertzaletasunaren izpiritu abertzale estuaren edukinen menpe jaustea da. Bere biziaren bukaerararte, Vaillantek Frantzia iraultza sozialerako herrialde kuttun izan zuen eta horregatik bere defentsari ekin zion bukaerara arte. Lutsh eta beste batzuek, batzuk era hipokritan, besteek zinez, Alemaniaren porrotak iraultza sozialaren oinarri beraien suntsipena ekarriko zueka uste zuten. Azkenaldian, gure Tseretelli eta gure Chernovek, zeintzuk, gure baldintza nazionaletan, ministerialismo frantsesaren esperientzia goibel bera errepikatu duten, beren politika iraultzaren helburuen zerbitzura dagoela zin egiten dute eta beraz, ez du Guesde edo Sembaten politikarekin inongo zerikusirik. Oro har, ez da ahaztu behar sozial-abertzaletasunean erreformismo zabarrenaren alboan erreformismo ekintzaile bat dela, bakoitzaren aberria gizateria “sozialismora” edo “demokraziara” gidatzeko Estatu aukeratua izan delaren ustean oinarrituta, bere era industrial edo demokratikoan eta lorpen iraultzaileetara bideratua bakarrik izan arren. Iraultzaren oinarri nazionala modu horretan defendatzeak, langilegoaren nazioarteko harremanak kaltetzen dituelarik, ezin du oinarri nazional baten beste hasi, baina ezigo litzateke osatu europako Estatuen artean egun ematen den elkarmenpekotasun ekonomiko, politiko eta militarrarengatik, inoiz ez gaur egun harian den gerran bezain argi. Europako Estatu Batuen lemak iraultzaldian europako langileriaren jardun bateratua zuzenean edo zeharka baldintzatuko duen elkarmenpekotasun hori adieraziko du.

Sozial-abertzaletasuna printzipioz, ez bada beti ekintzetan, sozial-erreformismoaren era araztuenaren aplikazioa da eta aldi inperialistara bere egokitzapena da, egungo mundu mailako ekaitz barnean langilegoaren politikaren gidaritza hartu nahirik eta “txar txikienaren” bidea jarraituz, hau da, bi aldeetako bati atxikiz. Guk bide hori baztertzen dugu. Aurretiko garapenak prestatutako egungo garapen kapitalistak bere osotasunean dituen arazo oinarrizkoak argi azaleratu dituela adierazten dugu. Are gehiago, nazioarteko langileriak eta bere nazio mailako erakundeek jarraitu behar duten politika ez da bigarren mailako ezaugarri nazionalengatik izan behar zehaztua (oraindik gehiago arazoak sortzen dituzten abantaila horiek langile politika independiente oro baztertuz aurretik ordaidu behar durenean), baizik eta nazioarteko langileriaren eta bere osotasunean erregimen kapitalistaren artean diren kontrakotasun oinarrizkoarengatik. Europaren batasun demokratiko-errepublikarra, benetan nazio mailako garapena bermatzeko gai den batasuna, militarismo, inperialismo, zentralismo dinastikoaren aurkako herrialde bakoitzeko matxinaden eta guzti hauen europar iraultza batean batzearen bidezko borroka iraultzailearen bidez bakarrik da posible. Europar iraultza garaileak, bere bidean independentea herrialde ezberdinetan eta beste klase iraultzaile batzuen faltan, boterea langilegoari bakarrik eman diezaioke. Eta era horretan, Europako Estatu Batuak europar langilegoaren diktaduraren ezarpen era bakarra dira.